Murrizketak, azken hilabeteetan
teleberrian hainbat alditan agertzen den hitza eta hezkuntzarekin lotu dutena.
Gaur egun bizi dugun egoeran murrizketak egotea "normala" da.
Herrialdea krisi egoeran egonda dirua aurreztea izan behar da helburuetariko
bat herrialdea aurrera jarraitzeko , baina hezkuntza izan behar da dirua
aurrezteko bidea? Ez da egokiagoa 0z beteriko politiko eta kargu
garrantzitsuen bizi-guztiko soldatatik aurreztea? Hala ere, azken honetan ez
naiz sartuko, bestela bloggaren ildoa galduko nuke eta hainbeste orrialde bete
beharko nituzke nire haserrealdia plazaratzeko.
Hezkuntza murrizketekin
jarraituz, ez dakit zer uste duten batzuk hezkuntza hitzaren inguruan.
Agian ikasleak denbora pasatzera joaten diren leku bat dela .
Hezkuntza, gaur egungo pertsonak hesitzen dituen arloaz gain, etorkizuneko
gizartea da. Etorkizuneko herrialdea da eta bizitzen irakasten duena.
Nola nahi dugu gizartea hobetu hezkuntza murriztuz? Batzuetan pentsatzen
dut ez dutela gizartea hobetu nahi, euren helburua gizartea lokartu, ignorante
bihurtu eta kontrolatzea dela.
Beste alde batetik, Hezkuntza
murriztapenekin lortzen dutena Euskal Eskola Publikoari oztopoak jartzea
da. Horrela jarraituz gero, eskola publikoak ahal izango du aurrera jarraitu?
Zer nahi dute Eskola pribatuak bakarrik egotea. HEZKUNTZA IKASLE GUZTIEK
DAUKATEN ESKUBIDEA DA!. Ez da bizio bat. Hezkuntza da gure gizartearen
oinarria. Nola hasiko da gizartea oinarria kolokan badago? Erantzun bako
hainbeste galdera dira.
Gero, Finlandia eta Suitzara
begiratzen dugu adibide gisa, bide honetan bihurtuko gara gu Finlandia....
Bukatzeko azpimarratu nahi dut , testu hau ikasle sinple baten pentsamendu
umila dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario