viernes, 30 de noviembre de 2012

Eskola mistoak ez du hezkidetza bermatzen

Eskola mistoa 60ko hamarkadan sortu zen Hego Euskal Herrian. Neskek eta mutilek bereizita ikasten zuten ordura arte. Eskola mistoa sortzerakoan, ordea, ez zuten planteatu ere egin zer ekar zezakeen neskak eta mutilak espazio fisiko berean elkartzeak, hain justu gizartea sexista denean, eta gizontasuna emakumetasunaren gainetik dagoenean eguneroko bizitzan. Honela dio Maria Jose Urruzola hezkidetza aholkulariak "La educación de las niñas desde el feminismo de la diferencia" artikuluan: "Ez zen gizonezko generoaren eta emakumezko generoaren kritikarik egin. Ez zen nesken aldeko diskriminazio politikarik aurreikusi. Ez zen argitu pertsona bezala zer balioetan heziko ziren. Ez zen aztertu irakasgaietan transmititzen zen androzentrismoa; esaterako, historian, filosofian, zientziatan... Eta ez zen kontuan hartu emakumeei egozten zaizkien rolei balio gutxiago ematen zaiela gizartean, gizonen rolei baino".
 


Eskolak lan munduan integratzeko prestatzen ditu ikasleak, alegia, alor publikorako, gizonezkoen mundua izan den alor horretarako. Emakumeen generoari lotutako gaitasunak bigarren mailan geratu dira. Ana Agirre Emakundeko prestakuntza arduradunak azaltzen duenez: "eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea".


Hezkidetza zehar lerro bihurtu zen 90ko hamarkadan eta, berez, lorpen handia zena (ikasgai guztiak genero ikuspegitik birplanteatzea eskatzen baitzuen), praktikan "inoren ardura ez izatea" bihurtu da. Denek onartzen duten kontsigna bat gehiago da hezkidetza, baina praktikan inork heltzen ez diona.

jueves, 22 de noviembre de 2012

Hezkuntza eskubidea

 
Gaur egun 115 milioi ume eskolagabetu aurkitu ditzakegu mundu osoan zehar. Bizi garen gizarte "moderno" honetan, alde handiak daude herrialde garatuen eta azpigaratuen artean.
 
Bizi iraun ahal izateko, ezinbestekoa da idazten, hitz egiten, irakurtzen jakitea. Hau da, gaitasun minimo batzuk ez badituzu ezinezkoa edo oso zaila egingo zaizu bizirik irautea. Gure ingurukoei eta guri hezkuntza on bat izateko aukera izan dugu eta askotan ez dugu asko aintzat hartzen.
 
 
 
 
 
Pentsa dezagun munduko herrialde askotan ume askok ikasteko eta etorkizun batean lan on bat izateko ametsa daukatela, baina bizitzak ez diola aukera hori eman. Laburbilduz, ez daukatela hezkuntza eskubidea nahi dutena ikasteko eta izateko.
 
Hala ere, badirudi azkenengo urteotan Hego Amerikan ume eskola gabeen kopurua jeitsi egin dela, baina horrek ez du esan nahi bidea eginda dagoenik. Oraindik, asko lan egin behar da ume guztiek eskubide berdinak izan ditzaten eta horretarako guztion laguntza beharko dugu.
 
Hezkuntza eskubiaren alde borroka dezagun!!!
 
 
 
 

domingo, 18 de noviembre de 2012

Bulling-ari STOP!

Kaixo irakurleok!!

Oraindik ez dut gure herrialdean eztabaida asko sortu dituen gai bati buruz hitz. Bulling kasu gero eta gehiago aurkitu ditzakegu gure inguruan. Izan ere, lehen ez genion hainbeste garrantziarik ematen eta ikasleen artean gertatzen ziren arazoak ohikoak eta normalak iruditzen zitzaizkigun.

Nire ustez, lan handia egin behar da bulling-a klaseetatik desagertzeko eta horretarako gobernuak eta ikastolak mugak batzuk jarri beharko lituzkete umeek haien artean gehiago errespetatzeko. Hemen usten dizuet bulling-ari buruzko bideoa.

Bulling-ik EZ!!



domingo, 11 de noviembre de 2012

MURRIZKETARIK EZ!


Murrizketak, azken hilabeteetan teleberrian hainbat alditan agertzen den hitza eta hezkuntzarekin lotu dutena. Gaur egun bizi dugun egoeran murrizketak egotea "normala" da. Herrialdea krisi egoeran egonda dirua aurreztea izan behar da helburuetariko bat herrialdea aurrera jarraitzeko , baina hezkuntza izan behar da dirua aurrezteko bidea? Ez da egokiagoa 0z beteriko politiko eta  kargu garrantzitsuen bizi-guztiko soldatatik aurreztea? Hala ere, azken honetan ez naiz sartuko, bestela bloggaren ildoa galduko nuke eta hainbeste orrialde bete beharko nituzke nire haserrealdia plazaratzeko. 

Hezkuntza murrizketekin jarraituz, ez dakit zer uste duten batzuk hezkuntza  hitzaren inguruan. Agian  ikasleak denbora pasatzera joaten diren leku bat dela  . Hezkuntza, gaur egungo pertsonak hesitzen dituen arloaz gain, etorkizuneko gizartea da. Etorkizuneko herrialdea da eta bizitzen irakasten duena.  Nola nahi dugu gizartea hobetu hezkuntza murriztuz?  Batzuetan pentsatzen dut ez dutela gizartea hobetu nahi, euren helburua gizartea lokartu, ignorante bihurtu eta kontrolatzea dela.

Beste alde batetik, Hezkuntza murriztapenekin lortzen dutena  Euskal Eskola Publikoari oztopoak jartzea da. Horrela jarraituz gero, eskola publikoak ahal izango du aurrera jarraitu? Zer nahi dute Eskola pribatuak bakarrik egotea. HEZKUNTZA IKASLE GUZTIEK DAUKATEN ESKUBIDEA DA!. Ez da bizio bat. Hezkuntza da gure gizartearen oinarria. Nola hasiko da gizartea oinarria kolokan badago? Erantzun bako hainbeste galdera dira. 
     
Gero, Finlandia eta Suitzara begiratzen dugu adibide gisa, bide honetan bihurtuko gara gu Finlandia....

Bukatzeko azpimarratu nahi dut , testu hau ikasle sinple baten pentsamendu umila dela.