Gaur egun 115 milioi ume eskolagabetu aurkitu ditzakegu mundu osoan zehar. Bizi garen gizarte "moderno" honetan, alde handiak daude herrialde garatuen eta azpigaratuen artean.
Bizi iraun ahal izateko, ezinbestekoa da idazten, hitz egiten, irakurtzen jakitea. Hau da, gaitasun minimo batzuk ez badituzu ezinezkoa edo oso zaila egingo zaizu bizirik irautea. Gure ingurukoei eta guri hezkuntza on bat izateko aukera izan dugu eta askotan ez dugu asko aintzat hartzen.
Pentsa dezagun munduko herrialde askotan ume askok ikasteko eta etorkizun batean lan on bat izateko ametsa daukatela, baina bizitzak ez diola aukera hori eman. Laburbilduz, ez daukatela hezkuntza eskubidea nahi dutena ikasteko eta izateko.
Hala ere, badirudi azkenengo urteotan Hego Amerikan ume eskola gabeen kopurua jeitsi egin dela, baina horrek ez du esan nahi bidea eginda dagoenik. Oraindik, asko lan egin behar da ume guztiek eskubide berdinak izan ditzaten eta horretarako guztion laguntza beharko dugu.
Oraindik ez dut gure herrialdean eztabaida asko sortu dituen gai bati buruz hitz. Bulling kasu gero eta gehiago aurkitu ditzakegu gure inguruan. Izan ere, lehen ez genion hainbeste garrantziarik ematen eta ikasleen artean gertatzen ziren arazoak ohikoak eta normalak iruditzen zitzaizkigun.
Nire ustez, lan handia egin behar da bulling-a klaseetatik desagertzeko eta horretarako gobernuak eta ikastolak mugak batzuk jarri beharko lituzkete umeek haien artean gehiago errespetatzeko. Hemen usten dizuet bulling-ari buruzko bideoa.
Nola jakin haurrak modu egokian hezitzen ari garen ala ez?Eskoletan metodologia egokia erabiltzen duten ala ez?Mugak jartzea ondo dagoen ala ez?
Gaur egun dagoen egoera ikusita oso ohikoak bihurtzen ari diren galderak ditugu honako hauek, izan ere, gauzak asko aldatu dira garai bateko egoerarekin alderatuz gero.
Alde batetik, garai batean hezkuntza formala zorroztasun handiz nagusitzen zen eskoletan eta gaur egun aldiz, badirudi zorroztasun, muga, neurri eta disziplina hitzen esanahiak desagertu direla, mutur batetik bestera pasa garelako.
Bideo honetan gizonak esaten duen bezala, gurasoak eta irakasleak autoritatea izatetik, ikasleen maila berdinean egotera pasatu dira eta gure ustez, arazo nagusienetakoa da ez dutela garai bateko eskoletara itzuli nahi. Hala ere, alde handia dago metodologi horietara ez itzuli nahi izatetik gaur egungo egoeretara, hau da, mugak ez ezartzearena eta haurrak nahi duten guztia egiteko askatasuna izatearena. Baina non daude mugak?
Guzti honek arazo larriak dakartza eta horregatik garrantzitsua da oso, egoera honi konponbidea jartzea. Gauza ez da guraso eta irakasleek autoritatea lortzeko helburuarekin bakarrik hau dena aldatzea, hau da, beraiek gugan kontrola bereganatzeko helburuarekin;baizik eta gizartean ezinbestekoa delako estatusak bereiztea, ezin dira guraso eta irakasle rolak, ikasle eta haurrenarekin nahastu, gure ikuspuntutik neurri batean naturaren kontra dijoa.
Ezinezkoa da, bideoan aipatzen duen bezala, gurasoak haurrengana zuzendu zeozer galdetzera, nora joan diren, zein lagunekin ibili diren, ordenagailuan zertan ari diren.. adb; eta haurrak kasu zipitzirik egin gabe bakean uzteko edo berari ez zaiola axola erantzutea, ez da batere egokia. Ezinbestekoa da egoera honi soluzioa jartzea eta horretarako guraso eta irakasleak, bai etxean eta bai eskolan, “txip-a” aldatzea beharrezkoa da; muga eta neurri gehiago ezarriz.
Azkenean, gure ustez tarteko metodologia batean egongo litzateke konponbidea. Hezkuntza tradizional eta gaur egungo hezkuntzaren arteko konbinazio bat hain zuzen ere. Beti ere, mugak ezarriz.
Blog honetan munduan zehar hezkuntza arloari buruz dauden gai eztabaidatsuak aztertu eta nire ikuspuntua ematen saiatuko naiz.
Jakingo duzuenez hezkuntzaren munduan garatzen doa egunero. Gaur egungo hezkuntza ez dauka zer ikusirik orain dela urte batzuk zegoenarekin. Klasea emateko modua guztiz aldatu egin da eta egungo hezkuntza klasea emateko metodo berriagoak aurkitzen ditugu eta hauetako asko egunkarietan eta internet-en argitaratzen dituzte. Nire helburua hauei buruz informatzea izango da.
Horrez gain, ikastoletan liskarrak egoten dira batzuetan. Askotan entzun ahal izan dugu, irakasle ikasle erlazioan tratu txarrak egoten direla eta ikasleen artean bulling arazoak egoten direla. Horregatik, gertatutako egoerei buruz hitz egingo dizuet.
Gainera, azkenengo aldian krisialdia dela eta gobernuak arlo publikoan murrizketak ezarri dituzte eta hau hezkuntzari kalte egin dio. Leku askotan, manifestazioak egon dira hezkuntzari egiten ari zaion kaltea adierazteko asmoz. Izan ere, etorkizun batean herria bideratuko duten jendeari hezkuntza on bat emateko gai ez garelako.
Sarrera txiki hau ikusita, nire blog-a gustukoa izatea espero dut. Hemen uste dizuet hezkuntzari buruzko bideo bat.