domingo, 14 de octubre de 2012

Irakasleen funtzioa gaur egun

Egun on adiskideok!


Gaur egun ematen ari den hezkuntza metodologia aldaketarekin irakasleen eginkizunak zeintzuk diren jakitea beharrezkoa da.

Gu geu, irakasle izaten amaituko dugunez, oso garrantzitsua iruditzen zaigu honen inguruan hausnarketak egitea eta informazioa biltzea, gure helburu nagusia nola erakutsi, zein metodologia erabili… modu egokian ikastea delako eta honen bidez, azkenean, konturatu gabe asko ikasten dugulako. Horregatik, artikulu hau irakurtzea eta nire ikuspuntua ematea egokia iruditu zait.
Hona hemen orrialdeaten lin-a:

Iruzkina


Irakasleen funtzioak aldatzen ari dira, ondorioz klaseak emateko eredua ere aldatzen ari da. Honek zuzeneko eragina du gizartean eta horregatik oso garrantzitsua da honen inguruan behar den informazio guztia bildu eta hausnarketa egitea, azken finean, hezkuntza, edukazioa, beharrezkoak ditugu bizitzeko.

Alde batetik, Pere Marquès Graellsek dioenez irakasleen betebehar berriak edo orain arte garrantzi gutxi izan dituzten eginkizunak, ikasleen beharrak ezagutzea, ikasleak sustatzea, oinarrizko ulerkuntzak erraztea eta norbanakoaren ikasketa bultzatzea da. Honen garrantzia ikusirik, ezinbestekoa iruditu zaigu aipatzea, horrekin educere metodologiaren sustapena adierazi nahi duelako; hau da, garrantzi gehiago ematen dio pertsonak barnean duena garatzeari, berez pertsonak hutsik egongo balira bezala irakasteari baino. Gainera, aditu askok diote norbanakoaren ikasketaren metodologia berria, eraginkorragoa dela jakinduriak bermatzeko orain arte erabilitako metodologia baino.
Askotan, azterketa amaitzean, konturatzen gara ikasitakoa azterketarako besterik ez dugula ikasi eta seguruenik astebete barru ez garela ezertaz gogoratuko, eta ala izaten da, baina zergatik?ba al du logikarik? Gure ikuspuntutik, ez luke horrela izan behar baina noski baietz, ez dugulako behar den bezala ikasten.
Norbanakoaren ikasketarekin, norberak informazioa landu eta barneratu egiten du eta modu honetan ikasitakoa ez da ahazten, beraz ziurrenik, ikasleentzat norbanakoaren ikasketa metodologia berria izango da egokiena, ondoren garapen akademiko egokia izateko. Hala ere, gure iritziz,honako honek emaitza egokiak emateko beharrezkoa da ikasle guztientzat kontzeptuak, gaiak etab. ondo ezagutzea; alde batetik etorkizunean ikasketa horiek beharrezkoak izango dituztelako, lanbide batean jarduteko eta bestetik garapen pertsonalerako ezinbestekoak direlako.

Beraz, horretarako irakasleak bere eginkizunak ondo garatzea beharrezkoa da; beraien helburu nagusia, hau da, ikasleek garapen ona izatea, bete dadin.
Laburbilduz, irakasleen eginkizunak aldatzea beharrezkoa da; hezkuntza aldatzeko eta horrela ikasleek heziketa sakonagoa lortzeko eta era berean, lanbide batean jarduteko ahalmen handiagoa izango dutelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario