domingo, 21 de octubre de 2012

Bideoari buruzko iritzia

Nola jakin haurrak modu egokian hezitzen ari garen ala ez?Eskoletan metodologia egokia erabiltzen duten ala ez?Mugak jartzea ondo dagoen ala ez? 




Gaur egun dagoen egoera ikusita oso ohikoak bihurtzen ari diren galderak ditugu honako hauek, izan ere, gauzak asko aldatu dira garai bateko egoerarekin alderatuz gero.

Alde batetik, garai batean hezkuntza formala zorroztasun handiz nagusitzen zen eskoletan eta gaur egun aldiz, badirudi zorroztasun, muga, neurri eta disziplina hitzen esanahiak desagertu direla, mutur batetik bestera pasa garelako.

Bideo honetan gizonak esaten duen bezala, gurasoak eta irakasleak autoritatea izatetik, ikasleen maila berdinean egotera pasatu dira eta gure ustez, arazo nagusienetakoa da ez dutela garai bateko eskoletara itzuli nahi. Hala ere, alde handia dago metodologi horietara ez itzuli nahi izatetik gaur egungo egoeretara, hau da, mugak ez ezartzearena eta haurrak nahi duten guztia egiteko askatasuna izatearena. Baina non daude mugak?

Guzti honek arazo larriak dakartza eta horregatik garrantzitsua da oso, egoera honi konponbidea jartzea. Gauza ez da guraso eta irakasleek autoritatea lortzeko helburuarekin bakarrik hau dena aldatzea, hau da, beraiek gugan kontrola bereganatzeko helburuarekin;baizik eta gizartean ezinbestekoa delako estatusak bereiztea, ezin dira guraso eta irakasle rolak, ikasle eta haurrenarekin nahastu, gure ikuspuntutik neurri batean naturaren kontra dijoa.

Ezinezkoa da, bideoan aipatzen duen bezala, gurasoak haurrengana zuzendu zeozer galdetzera, nora joan diren, zein lagunekin ibili diren, ordenagailuan zertan ari diren.. adb; eta haurrak kasu zipitzirik egin gabe bakean uzteko edo berari ez zaiola axola erantzutea, ez da batere egokia. Ezinbestekoa da egoera honi soluzioa jartzea eta horretarako guraso eta irakasleak, bai etxean eta bai eskolan, “txip-a” aldatzea beharrezkoa da; muga eta neurri gehiago ezarriz.
Azkenean, gure ustez tarteko metodologia batean egongo litzateke konponbidea. Hezkuntza tradizional eta gaur egungo hezkuntzaren arteko konbinazio bat hain zuzen ere. Beti ere, mugak ezarriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario